XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzungailu automatikoak ETBn morroitasuna gutxituz baino gehiago, areagotuz doa, ardura Gobernuko prentsa bulegoarena izango balitz bezala eta ez kazetariena; Orain dela pare bat hilabete Hari berdea izeneko zerbitzuaren estreinaldiaren berri eman ziguten.

Egun hartan ekintzaren alde propagandistikoak aipatu nituen.

Orduan ETB izan zen albisteari neurri gabeko tartea eskeini zion bakarra, eta orain, bi hilabete beranduago, ETBrengana jo dute bere lanaren berri emateko.

Albisteak, bi hilabetetan larehun dei jaso dituztela zioen.

Zerbitzu berriaren arrakasta azpimarratu nahi izan zuten.

Gehienak salaketak zirela esan zuten, baina albistea prestatu zuen kazetariari ez zitzaien otu haietako zenbat konpondu zuten galdetzea.

Administrazioak, kexuak jaso, baina ez ditu konpontzen.

Seguraski salaketak hitz dotorez idatzitako txostenak betetzeko erabiliko dituzte, tolestatu ondoren artxibategian sartzeko.

Irudietan, paper mordoa ikusi genuen mahai gainean pilaturik.

Berri emaileak Hari berdea Euskal Herriko jendeak gero eta gehiago kontzientzia hartzeko baliagarria izan zela esan zuen albistea amaitzeko.

Aurreko egun batean abuztuan pakean utziko gintuztela nioen, Jaurlaritzaren inkesta, txosten eta planak irailarte itxarongo zutelakoan nengoen, baina ez, ETBren bidez lanean ari direla adierazi nahi digute.

Hogeitalau ordu gure arrenkura jasotzeko zai daudela, zuzenean ala beti martxan dagoen trastearen bidez.

Hemen lana egiten duten bakarrak telefono erantzungailu automatikoak dira.

Zoritxarrez, traste horiek mezua besterik ez dute jasotzen, eta ez digute konponbiderik eskeintzen. J. J. IRIBAR.